XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D. 3.3.3. Erakusketa Berez ez zen izan txoko bat, baizik eta almazen gisako zerbait; haseran, bertan gordetzen zirelako lantokian egindako lanak.

Bukaeran erakusketa txokoa izan zen, bai beste geletako ikasle eta bai gurazoentzat.

Hauek lanarekiko emandako eritziak ikasleentzat pozgarriak izan ziren.

D.3.3.4. Laborategia Buztina aztertzeko eta esperimentatzeko tokia izan zen.

Bost buztin mota erabili zituzten: marroia, granatea, txuria, arrosa eta grisa deitu zietelarik.

Sailkatzeko eskatu zitzaien. Ondoren, propietateak izango zuten kontuan sailkatzeko orduan. Hauek jarri zituzten: - Kolorea. - Lehuntasuna. - Gogortasuna. - Plaztizitatea. - Erorketa.

Ondoren konparaketak egiteko diseinu bat egitea pentsatu zuten.

Hontarako honako lan eskema hau eskaini genien: a) Helburua. Nahia azaldu (definitu) behar dute. Zer neurtu, zer frogatu....

b) Materiala. Esperientzia aurrera eramateko beharrezkoak dituzten materialen zerrenda.

d) Pausoak. Aurrera egiteko zein pauso eman.

d.1.) Behin esperientzia pentsatuta eta materialak prest zeudenean, saioak irakaslearen aurrean egiten dira, bere lana kontraesanak (bariableak kontuan hartzen dituzten ala ez...) azaltzea, ikasleen jokaerak behatzea eta lanaren garapenean datuak jasotze beharra sortzea delarik.

d.2.) Talde bakoitzak esperientzi bat edo bi egin ondoren ikaskideen aurrean, heuren behaketa eta ondorioak azaltzen dituzte.

Irakasleak berriro ere, lehen aipaturiko erara kontraesanak azalduko ditu: ondorio ezberdinetako behaketei buruz, zergatiaren galderak eginaz e. a.

d. 3.) Buztin bustiarekin esperientziak egin ondoren beste sail batera pasatzen dira.

- Lehortzeko behar duten denbora. - Zenbat txikitzen diren. - Pixua galtzen duen ala ez.